Beasain  Hotela  –  Ostatua  Beasainen

GOIERRI, Berdea eta gehiago

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua, Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz. Bere komunikabide bikainak, N-1 (Madril-Irun) errepidea zeharkatzen duelarik, Donostiara denbora laburrean iristeko (30') aukera luzatzen digute. Bertara hurbiltzen den bisitaria, eskualdearen aniztasunaz berehala jabetzen da. Hiri eta baserri giroa ekarrekin bizi dira.

Garapenak ez ditu ezabatu iragan aberats baten aztarnak: sustrai sakoneko usadio zaharrak, monumentu megalitiko ugariak eta iraganeko eraikin nobleak. Aurrerapen eta teknologiak ez dituzte suntsitu, balio ekologiko handia eta naturarekiko harremana eskaintzen diguten gune naturalak. Edertasun paregabeko paisaiak, baserri giroaren xarma gordetzen jakin duten herrixkak, eskaintza gastronomiko zabala eta maila handikoa... Elementu guzti hauek, bertara hurbiltzen den bisitariari, huts egingo ez dioten eskualdearen ezaugarri dira; bertako biztanleek atsegin handiz hartuko dituzte bisitariak.

GOIERRI, Berdea eta gehiago

Lehenik eta behin Ordiziako herria ezagutuko dugu; Barrenetxe Etxean Delikatuz Zentroa dago: Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomiari buruzkoa, eskualdea eta Euskadiko gastronomia ezagutzeko beharrezkoak direnak; 1.512tik gaurdaino asteazkenero, balio turistiko nabarmena duen azoka ospatzen da. Bertan, Goierriko nekazal produktuak eta abereak ikus daitezke (ostiral arratsaldeetan ere, kalitatezko produktuen azoka ospatzen da). Honekin batera Multzo Historiko-Monumentaltzat jotzen den hirigune historikoa bisita daiteke. Ondoren, Beasaina gerturatuko gara Igartzako Multzo Monumentala ezagutzeko: Jauregia (diaporama bat dago ikusgai), errota, burdinola, ostatua, ermita, zubia eta gurutzeta.

Lazkaon amaituko dugu eguna, Infantadoko Jauregia, Beneditarren Komentua, Bernardatarren Monastegia eta Lazkao Txiki bertsolari ezagunaren estatua ezagutzeko.