Beasain  Hotela  –  Ostatua  Beasainen

Beasain Hoteletik abiatuta, Ormaiztegin hasiko dugu eguna, bertan Zumalakarregi jeneralaren museo historikoa bisitatzeko aukera izango da; horrez gain, biaduktua, San Andres eliza erromanikoaren ataria eta bataiarria ikusteko aukera ere egongo da.

Gabiriara igo aurretik, Ormaiztegitik gertu Alegian dagoen pikota ikusteko aukera egongo da. Gabirian eliza bisitatuko dugu eta ondoren Lierniara (Mutiloa) joango gara bertako ermita ederra ikustera.

Mutiloa bisitatu ostean, Ormaiztegira itzuliko gara Seguratik.