Beasain  Hotela  –  Ostatua  Beasainen

Goierri eskualdean, naturarekin kontaktuan hainbat ekintza egin daitezke: mendi ibilbideak eta trekkinga (www.goierriturismo.com), golfa, zaldizko ibilaldiak, paint-balla, etab.

Famili giroan gozatzeko badaude hainbat toki:

Aisi-guneak (mahai, iturri eta abarrez osatuak); Arama, Ataun (Ataun San Martín y Lizarrusti), Beasain, Olaberria, Ordizia, Segura, Zaldibia, Zegama.

Udal-igerilekuak: Beasain, Idiazabal, Lazkao, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zegama.

Umeentzako jolastokiak: bailarako 18 udalerrietan.

Ondo jatea goierritarren artean oso errotua dagoen ohitura da; ez da harritzekoa, beraz, Goierrin hainbeste sukaldari ezagun izatea (Castillo eta Argiñano ditugu aipagarrienetako batzuk). Goierri bertako produktuen artean artzaintzarekin zerikusia dutenak aipatu behar ditugu; ardi latxa ugari da Aralar eta Aizkorriko larreetan, eta haren esnearekin egindako gaztak Goierriko herri baten izena hartu du, Idiazabal Gaztaz mintzo gara, jakina.

Gozoari dagokionez, Segurako tarta, Unanueko merlitoak eta Beasaingo martintxoak ditugu; horrez gain, babarrunak, perretxikoak, fruituak eta sagardoa dira inguru honetan eskaintzen diren beste produktu batzuk.

Aipagarria da Goierrik duen festa tradizioa: herri bakoitzak, zenbaitetan baita auzo bakoitzak ere, bere berezitasuna erakusten du festetan. Bestalde, Goierri, erritu, kondaira eta antzinako ohiturak dituen lurraldea da eta honen emaitza dira aspaldidanik ezagunak diren era honetako hainbat eta hainbat ospakizun.

Nahiz herrietako usadio zaharrak gogoko dituztenek, zein giro ona eta musikaz gozatuz ondo pasa nahi dutenek, Goierrik eskaintzen dituen aukera guztien artean gustatzen zaien bakarren bat aurkituko dute.