Ingurunea
Beasain Hotela Goierri eskualdean kokatzen da, non Goierri, Euskadiko bihotzean aurkitzen den, Gipuzkoa probintziaren hego-ekialdean, Araba eta Nafarroaz mugatuz. Geografikoki Goierri bi bailarek osatzen dute, Oria eta Urolak. Oria bailaran Beasain, Itsasondo, Ordizia, Olaberria auzoa, Segura eta Zegama aurkitzen dira. Oriako isurkideen bailaretariko batean Eztanda harana aurkitzen da.
Aralar mendilerroa Goierri eskualdetik oso gertu geratzen da, Euskal Herriko mendigune interesgarrienetariko bat. Hemen, Txindoki (1.343m) mendia aurkitzen da, gipuzkoa lurralde historikoko mendi enblematikoetariko bat. Ondo iristeko, Larraitz eta Amezketatik egin dezakegu edo Beasain(160m) hirigunetik kilometro gutxi batzutara.
Aurkitu dezakegun ibilbide adierazgarrienetariko bat Aizkorri Parke Natural eta Santiago bidea da. Parke honetako basoetatik ibilkatuz, Santiago Bideko kantabriako ibilbidea osatuko zuen antzinako erromatar galtzada izan zenarekin aurkituko gara.
Gure eskualdeko puntu altuenak ezagutzeko, Arama herritik hasiko gara Altzagaratera iristeko, non bere monolitoz lehenengo begiratokia aurkitzen den.
Gainera, Goierri eskualdeak, naturarekiko harremana duten aktibitate pila bat egiteko aukera ematen ditu, trekking eta mendi ibilbideak, eskalada, zaldi ibilaldiak, paint-ball, etab.